Energiaren Egunak egitasmoa hiru egunez izango da Tolosan

tolosa 2012ko uztailaren 18a

Tolosan hiru egunez, gaurtik hasita, izango da Energiaren Egunak egitasmoa, Euskal Herria plazan. Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) antolatu du  eta bost atalez osaturik egongo da: informazio puntu bat, EEEren munduan sartzeko aukera emango duten ipad batzuekin hornituriko terraza bat eta auto hibrido zein elektrikoen erakusketa bat izango dira; horrez gain, gaztetxoenek auto elektrikoen eta bizikleten bi zirkuitu izango dituzte, baita Desioen hodeia deituriko lego erraldoi bat ere, non hala nahi duenak desio berriztagarri bat gehitu ahal izango duen. 11:00etan irekiko ditu ateak eta 20:00etan itxiko da.

Bestalde, gidatze eraginkorrerako ikastaroa doan emango da, egitasmoaren barruan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Izena www.energiarenegunak.com-en edo Tolosako Udaleko  Ingurumen sailera deituta (943 69 75 21) eman daiteke.

Tolosan egon eta gero, egitasmoa Amezketara abiatuko da. Egitasmoak, Alkateen Itunaren helburuen berri emateaz gainera, herritarrak aurreztera kontzientziatu nahi ditu, energia-eraginkortasunera bultzatuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!