Manu Azkarate tolosarraren aurkako estradizio auzia abuztuaren 8an argituko da, Pariseko epaitegian. Epaileek egun horretan erabakiko dute preso ohia Espaineratua izango den edo ez. Hurrengo egunean, abuztuaren 9an, fiskaltzari eta Azkarateren abokatuari igorriko die erabakia. Ondoren, hiru asteren baitan, komunikazio ofiziala jasoko du Manu Azkaratek.
Prozesura juridikoa amaitu ondoren, politikoa hasiko da une horretan. Hau da, estradizio auzia izaki, Frantziako Barne Ministerioak sinatu behar du dekretua. Hilabeteko epea izango du horretarako Frantziako ministroak. Hilabete horretan ezingo dutela epaia exekutatu aipatu du Azkaratek.