Berrerabiliz fantasia munduak sortzeko ikastaroa

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko uztailaren 13a

Puzzle: mundua miniaturan izeneko tailerra izango da, datorren abuztuaren 8an, Topic zentroan.

Guraso nahiz haurrei eskainitako ikastaroa izango da, eta taldeka antolatuko dituzte parte hartzaileak. Kortxoak, alanbreak, sokak eta antzekoak berrerabiliz fantasiazko mundu txikiak sortuko dituzte.

16:00etatik 20:00etara bitarte izango da ikastaroa, abuztuaren 8an, Stefanino De Angelis eta Marco Ieieren eskutik, eta 20 euro ordaindu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!