Hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu dituzte EH Bilduk eta EAJk

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko uzt. 10a, 10:43

EH Bildu eta EAJ alderdiek aurkeztu dituzte jada, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako hautagaiak, eta hauen artean bada eskualdekorik.

EH Bilduko Laura Mintegi lehendakarigaiaren gobernu taldean, Xabier Olano altzotarra izango da ekonomia eta ogasunaren arduraduna. Enpresa zientzietan lizentziatua da, eta ogasun eta finantza publikoetan espezialista.  Baliarrainek, Ikaztegietak eta Orendainek osatzen zuten Iruerrietako Udaleko kontu-hartzailea izan zen 1982 eta 1989. urteen artean, eta Usurbilgu udalean ere aritu zen gero, lan bera burutuz. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Zuzendaria da iazko uztailaz geroztik.

Eusko Alderdi Jeltzalearen Eusko Legebiltzarrerako hautagaien artean ere eskualdeko zenbait politikari izango dira, Gipuzkoako ordezkari gisa.

Zerrendako bigarren postuan, Bakartxo Tejeria billabonatarra izango da; Amasa-Villabonako alkate ohia da, eta Eusko Legebiltzarreko lehendakari izateko hautagaia ere bada bera.

Bederatzigarrena, berriz, Asteasuko Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkidea da, eta Tolosako Felix Urkola Iriarte da hamargarrena. Jokin Bildarratz Sorron Tolosako alkate ohia, berriz, hamabigarren postuan joango da jeltzaleen zerrendan, eta gaur egun Tolosako Udaleko zinegotzia den Olatz Peon Ormazabal hogeigarrena izango da.

Azkenik, Maria Angeles Lazkano Larrañaga Zizurkilgo alkate ohia 29. postuan izango da EAJren legebiltzarrerako zerrendan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!