Km 0 eta Tolosako Azokak ekimaren bidez, herritarrek beste behin platertxo berri bat dastatzeko aukera izan dute. Oraingo honetan, 19:90 tabernaren proposamena dastatu dute, Aitziber Jauregi eta Ibon Leundak prestatuta, eta harrera ona izan du. Kalabazina izan da produktu nagusia, eta mokaduak beste produktu hauek ere bazituen: leken espagetiak onddo porruekin eginiko saltsarekin bustita, Idiazabalgo gaztaren laskekin bukatua. Ohiko moduan, sukaldariek azokan bertan erosi dituzte produktuak eta bertan sukaldatu dituzte.