Txikienentzako San Fermin eguna Tolosan

tolosa 2012ko uztailaren 7a

Tolosako Alde Zaharreko Burruntzalieta bizilagunen elkarteak antolatuta, txikienak San Fermin festa ospatu dute Plaza Berrian. Eguerdian, txupinazoa eta gero, puzgarriak eta buruhandiak izan dituzte. Haur asko jantzi da zurigorriz. Arratsaldean zezen gurpildunen entzierroa, haur jolasak, txokolatea eta buruhandiak izan dituzte. Gaixoa ni abestuz bukatu dute festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!