Bilduk eta Aralarrek osatutako udal gobernuak agintean daraman legealdiko lehen urtea baloratu du EAJ-PNVko udal taldeak, eta besteak beste, "gardentasuna" eskatu dute; batetik, batzorde informatiboetarako, eta bestetik, partaidetza kudeatzeko moduetan.
Agerraldian, azken urtean egindako hamar puntu nabarmendu dituzte, eta jeltzaleen ustez hobetu litezke: partaidetza, gardentasuna, udalaren egoera ekonomikoa, garbiketaren ordenantza, udalbatzak gauzak aldatu nahia, hondakinen kudeaketa, normalizazioa eta bizikidetza, inbertsioa plana, erabakiak hartzea atzeratzea, eta azkenik, turismoaren arloko kudeaketa.
Aurrera begira, beste hamar proposamen egin ditu Jokin Azkuek, jeltzaleen izenean, eta besteak beste, enplegua sustatzeko planak, bizikidetza eta urte anitzeko plan ekonomikoa nabarmendu dituzte.