Xabi Alonso tolosarrak Eurokopa futbol txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin. Orain lau urte ere irabazi zuen txapelketa bera, eta orain bi urte Munduko Futbol Txapelketa eskuratu zuen. Alonsok txapelketa oso txukuna egin du eta bi gol lortu ditu.