«Ondoan ez dauden gazteak» gogora ekartzeko ibilaldia, bihar

tolosa 2012ko ekainaren 29a

[/caption]

Bihar, hilak 30, mendi ibilaldi txiki bat burutuko dute, Bedaion.  «Dagoeneko ondoan ez dauden gazteak gogora ekarri asmoz egingo dugu ibilaldia», diote antolatzaileek. «Maiz, bizitzak bidean zehar oztopo ugari jarri izan dizkigu. Ezbehar edo osasun arazoak direla medio, bihar, oztopo horiek samurtzen saiatuko gara». Lagun artean eta jai giroan pasako dute eguna.

17:00etan Artubi elkartean emango diote hasiera, eta ohiturari jarraituz bertako hilerrian  lore eskaintza egingo da. Ondoren, mendira abiatuko dira, eta bertan, gazteei jarriak dauden monolitoetan oroimenezko lore sortak eskainiko dituzte.

Ondoren, 21:00etan Abaetxe jatetxean izango da afaria. Sagardotegiko menua izango da, eta sagardoa ziritik dastatzeko aukera izan da. Afal ostean, Gorostidi eta Muñoa bertsolariak izango dira, eta baita Xabier eta Iñaki bikotearen eskutik trikiti doinuak ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!