Ibarrako Eneko Haritza kultur elkarteak egindako Sua filma emango dute Tolosako Leidor aretoan, hilaren 29an, 20:00etan. Sarrerak sei euro balio du eta Tolosako Denak eta Raku tabernetan, eta Ibarrako Subegi elkartean eta Atari eta Zubiaurre tabernetan daude salgai. Bien bitartean, filmari buruzko argazki erakusketa ikusi daiteke Tolosako kultur etxean.
Algortan ere filma emango dute uztailaren 13an, eta uztailaren 2tik 13ra bitartean argazki erakusketa izango da ikusgai.