Igande honetan, Euskal Herriko errekortariak izango dira zezen plazan, eta beren teknika profesionalez gain, beren alderik barregarriena ere erakutsiko dute.
Ikuskizuna 18:00etan hasiko da, San Joan jaietako egitarauaren barruan, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du.
Lehen zatian, errekortarien ohiko salto, errekorte eta teknika profesionalak izango dira ikusgai. Saioko bigarren zatian, berriz, zenbait joko egingo dituzte, kutsu barregarriagoa emanez.
Sarrerak larunbatean erosi ahal izango dira, 11:00etatik 13:00era, eta igandean, berriz, 11:00etatik 13:00era, eta 17:00etatik aurrera. Helduek 7 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek, berriz, 3 euro.