Umore ona izan da nagusi Bedaioko bi probetan

tolosa 2012ko ekainaren 19a

[/caption]

«Eguraldia ezin hobea eta parte hartzaileen giroa paregabea», izan da antolatzaileek nabarmendu dutena. Igandean, Bedaioko mendi martxa eta BTT proba izan ziren. 100 pertsona izan ziren oinez ibilbidea egin zutenak, eta BTT proban, berriz, 40 pertsonek hartu zuten parte.

Gipuzkoako herri askotatik joan ziren Bedaiora ibilbidea egitera.

Bedaioko mendi martxan parte hartu zutenek, inguruaz gozatzeko aukera izan zuten, «Mattin Jauregi 14 urteko gazteak, denbora ona egiteaz gainera dozena erdi onddo biltzeko aprobetxatu zuen», adierazi dute antolatzaileek.

Amaieran, bedaioetarrek eskainitako hamaiketakoaz gain,  enpresa eta komertzioek emandako opariak banatu zituzten bertaratuen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!