Larramendiko bizilagunek lurperatzearen alde egin dute

tolosa 2012ko ekainaren 16a

A proposamenak lortu ditu boto gehien, Larramendiko kontsultan. 1.695 bizilagunek bi aukera zituzten aukeran lurperatzearen alde egitea (A proposamena), edo kontra (B proposamena), eta lurperatzen aldeko bozkak izan dira gehien.

Bozketan parte hartzea %60,58koa izan da, hau da, 1.695 bizilagunetik 1.027k eman dute bozka. A aukerak, lurperatzearen aldekoak, 632 boto lortu ditu, eta B aukerak, 391 bozka. Bi bozka zuri  eta bete bi nulo ere egon dira bozketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!