TOPAk Asuncion klinikari lanpostuetako %53a falta zaiola salatu du

tolosa 2012ko ekainaren 16a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak salatu duenez,  Asuncion klinikari, gutxienez, gaur egun lanpostuetako %53a falta zaio. Datua Gipuzkoako ospitale publikoekin konparazioa egin eta gero atera dute, gaur goizean, kultur etxean, eskainitako informazio batzarrean azaldu dutenez. "Tolosaldeko bizilagunok Asuncioneko hutsunei dagokionez, 600 kexa gehiago jarri ditugu, eta zer lortu dugu? anbulategian digestio-zerbitzuko espezialista egotea, adibidez", azaldu dute. "Lehen zalantzak genituen, baina orain ziurtatu dezakegu Tolosaldean beste eskualdeetan bezala ordainduz, osasun-zerbitzu okerragoa jasotzen ari garela", gaineratu dute.

Bilkura amaitu aurretik, hilaren 30ean, 12:00etan, manifestazioa egingo dutela esan dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera, osasun publikoaren alde egiteko. Manifestazioa Trianguloatik aterako da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!