Ekobiraren azokak arratsaldean zabalik jarraituko du

Ataria 2012ko ekainaren 9a

Tolosako Trianguloa plazan Ekobira ekimena antolatu dute. Goizean bezala, arratsaldean ere zabalik egongo da 19:30ak bitarte. Azoka ibiltari honen helburua kontsumo jasangarria sustatzea da. Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta energia berriztagarrien sektoreko enpresek hartu dute parte bertan. Ekobiraren barruan, Trianguloan bertan, Tolosa Zero Zabor taldekoak egon ziren informazioa banatzen.

Bestalde, sortu berri duten Tolosa Txukun taldekoak Trianguloan egon ziren atez atekoaren kontrako firmak biltzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!