Babarruna erein dute Tolosan, gaztetxoek, sukaldariek eta udal ordezkariek

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko ekainaren 8a

Emeterio Arrese parkeko lorategian, datorren udazkenean jasoko duten babarrun aleak erein dituzte, gaur goizean.

Ekitaldian, Tolosaldeko babarrun egileekin batera, Hasier De los Rios, Inaki Irazabalbeitia, Joxelu Andueza eta Nuria Carbonell udal ordezkariak izan dira alde batetik. Era berean, Laskorain ikastolako hainbat neska-mutil ere aleak ereiten aritu dira, eta baita Tolosako hainbat sukaldari ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!