Gure Txokoa elkartearekin batera San Joan egunean eskopetari gisa atera behar dutenei, bilera batera deitu diete. Elkartean bertan elkartuko dira, etzi, hilaren 8an, 20:00etan. Gure Txokoa elkartetik azaldu dutenez, bilera amaitu eta gero trikipoteoa egingo dute.