Txotxongiloaren munduko hiriburu bihurtuz,Tolosan egingo da 2016ko Unimako biltzarra eta jaialdia

tolosa 2012ko maiatzaren 31

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=G2j_uvqJu4I

Goizaldera lortu du Tolosak 2016ko Unima biltzarra eta jaialdiaren egoitza izateko hautagitza. Bertan jaso du albistea Tolosako Ibai Iriarte alkateak. Lau urtez behin egiten da txotxongiloaren arloko mundu mailako topagunea, eta aurtengoa Txinako Chengdu hirian egin da. Bertan izan dira euskal ordezkariak, eta "gustura" jaso dute albistea. Ibai Iriartek "Tolosa , Gipuzkoa eta Euskal Herria munduan zehar ezagutzera emateko aukera eskainiko du", azaldu du.

Hainbat erakundek elkarrekin defendatu dute euskal hautagaitza: Tolosako Udalak (bere izenean Ibai Iriarte alkatea joan da), Topic Tolosako museoak (Idoia Otegi zuzendaritzakidea joan da), Donostia 2016 egitasmoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak (Aizpea Goenana zuzendaria joan da). Proiektu batzuk aurkeztu dituzte. Besteak beste, Altzoko Handia txotxongiloen musika-ipuina eta Surfrider Foundation Europekin batera hondartzetan jasotako hondakinekin txotxongiloak egiteko proiektua.

Epaimahaikideek eta Jekaterinburgeko ordezkariek aitortu dute oso aurkezpen berezia egin dutela Tolosa-Donostiakoek, eta zorionak eman dizkiete, Idoia Otegik Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-ri esan dionez. Lau urtez behin izaten da Unima txotxongiloaren arloko mundu mailako topagunea. Bost kontinenteetako 80 talde inguru etorriko dira Tolosa-Donostiako ediziora ere.

Tolosak eta Donostiak elkarrekin defendatu dute 2016ko Unimako biltzarra eta jaialdiaren egoitza izateko hautagaitza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!