Tolosa Zero Zabor taldeak antolatuta, hitzaldia izan zen herenegun Tolosa eta Tolosaldeako hondakinen kudeaketa izenburupean. Zero Zabor taldeko kidearekin batera, Iñigo Muñoz ingurumen teknikaria eta Gema Ezeiza Tolosaldeko Mankomunitateko ingurumen teknikariak hartu zuten. Bestalde, gaur Leaburu-Txaramako Zero Zabor taldearen aurkezpena egingo dute, udaletxean, 20:00etan hasita.