Bihar, 19:00etan, Zainketa eta prebentzioa eguzki azpian hitzaldia izango da kultur etxean. Shuyanak antolatu du, eta hizlaria Antonio Losada izango da. Cosmetica XXIeko zuzendaria eta Esthederm institutuko aholkulari teknikoa da. Parte hartzaileen artean produktuez osatutako sortak zozketatuko dira. Joan nahi duenak 943 67 14 68 telefono zenbakian konfirmatu beharko du.