Xabi Alonso tolosarrak beste behin jokatuko du Eurokopa txapelketa. Vicente del Bosque Espainiako selekzioko hautatzaileak jokalari zerrendan sartu du, berriz. Txapelketa ekainaren 8an hasiko da. Orain lau urte ere jokatu zuen Alonsok Eurokopa Espainiako selekzioarekin eta garaipena eskuratu zuten.