San Migelen, indarrak berreskuratzen

tolosa 2012ko maiatzaren 27a

http://www.youtube.com/watch?v=wbtnHdA3a1Q

http://www.youtube.com/watch?v=I8hSgqY4dG0

 

Aurrera doa XIV Orduen proba eta une honetan jendez gainezka dago San Migel. Bai ibiltariak eta baita hauekin tarte bat egoteko joan diren bere senide eta lagunak ere elkartu dira baseliza inguruko anoa postuan. Eguraldi ona dago: eguzkitsua, baina aldi berean nahiko freskoa. Mendizaleek diotenez, Lekunberriren aurretik bero handia izan dute, eta eskertu dute Lekunberritik San Migelera bitarteko basoaren itzala. Indarrak berreskuratzen ari dira mendizaleak, Igaratza alderako bidea hartu aurretik. Ura erruz banatzen ari dira, besteak beste.

13:30ak inguru elkartu da jende gehien San Migelen. Mendizale batzuk 10:30erako iritsi dira bertara, eta zain egon behar izan dute zigilua jartzeko, oraindik ez baitzen bertatik igarotzeko kontrol-ordua. Bestalde, San Migelerako errepidean 2 orduz autoak geldituta egon dira, bertatik igaro den martxa zikloturista dela eta. Mendizaleek San Migeletik Gaurdetxerako bidea baso aldetik egin behar dute, txirrindulariekin arazorik ez izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!