Hasi da 14 orduen proba

tolosa 2012ko maiatzaren 27a

http://www.youtube.com/watch?v=JTbUAlF3V2o

Goizeko bostetan abiatu dira lehen mendizaleak Tolosako Berazubitik. Lehenak abiatuta, minutuz minutu atera dira gainontzeko guztiak. Umorea izan da nagusi, goizeko ordu txikietan.Bostak baino lehen, mugimendua nabaria zen Tolosako kaleetan.

http://www.youtube.com/watch?v=JauDVYXLA9M

Auto ugari iritsi da Tolosara mendizaleez beteta. Batzuk, parrandatik etxerako bidea egiten ari zirenekin gurutzatu dira. Galtza motxak edo luzeak jantzita, motxila bizkarrean hartu eta makilak eskuan dituztela atera dira asko eta asko. Adin guztietako jendea animatu da parte hartzera. Familian edota lagun artean egingo dute 68,5 kilometroko ibilbidea.

Irteera ematerako, Anjel Alkain eta Aitor Elduaien kamerak eta guzti, programa berezia grabatzen ari ziren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!