Nafarroako konkista gogoan

tolosa 2012ko maiatzaren 26a

http://www.youtube.com/watch?v=7Lk43XlJaGk&list=UUe9bpxTJJ7W-rTezcu-NiqA&index=6&feature=plcp

http://www.youtube.com/watch?v=HaUTP4eoO7Q&list=UUe9bpxTJJ7W-rTezcu-NiqA&index=2&feature=plcp

http://www.youtube.com/watch?v=15DDD-GY7CQ&list=UUe9bpxTJJ7W-rTezcu-NiqA&index=1&feature=plcp

 

Nafar Estatua Gogoan ekimena antolatu dute hainbat eragilek Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira, eta gaur eman diote amaiera egun osoko egitarau bereziarekin. Goizean, gaiteroen eta musika bandaren dianek kaleak alaitu ostean, Baztan eta Amaiur herrietako ordezkariei harrera egin diete udaletxean. Bertan izan dira Nafarroako bi herrietako udal ordezkariak, Tolosako udal ordezkariak eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, besteak beste. Ondoren, buruhandiak, erraldoiak, musika banda, dantzariak eta udal ordezkariak Nafarroa etorbideko haur parkera joan dira kalejiran. Bertan, haur parkeari Amaiur parkea izena jarri diote, monumentua inauguratuz. Duela 500 urte Nafarroak aukera handi bat galdu zuela, independentziarena, nabarmendu dute. "Gure iragana da gure nortasunaren ikurra, Euskal herri libre bat nahi dugu, etorkizun libre bat gure seme alabentzat" azaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!