Emakumea Pilotari Eguna Tolosan

tolosa 2012ko mai. 25a, 19:15

Bihar, hilak 26,  Tolosako Uzturpe frontoian Emakumea Pilotari Eguna ospatuko dute.

[/caption]

Urtean zehar paleta ikastaroa egiten ari diren emakumeei zuzendua dago festa hau. Bertan pilota saio jendetsu bat antolatzeaz gain, Gipuzkoako Txapelketa Herrikoaren azken fasea jokatzen da. Hau da, paleta ikastaroa egiten ari diren herri bakoitzeko bikote txapeldunak jokatzen du. Egun honetan azken fase guztia jokatzen da txapeldun bat lortu arte.

Aurtengoan Gipuzkoako bederatzi herrietako emakumeak elkartuko dira. Guztira, 70 bat emakumek parte hartuko dute.

Azkoitia, Donostia, Hernani, Oiartzun, Tolosa, Usurbil, Villabona, Zarautz eta Zizurkil.

Guztira Emakumea Pilotari egun honetan , 10 herritako emakumeak elkartuko dira, aurreko herriei Ibarra gehituz.

Antolatzaileek egun ederra izaten dela nabarmendu dute: "Pilota gustuko izan, eta astean behin gutxienez praktikatzen duten emakumeentzat da. Eta honelako ekintzak urtean behin bakarrik antolatzen dira".

10:00. Herri guztietako emakumeak elkartuko dira.

10:20. Jokatu behar duten emakumeek beroketa saioa izango dute.

10:30-12:00. EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO V. TXAPELKETA HERRIKOIA.

Bederatzi bikote ariko dira, bi multzotan banatuta.

13:30-13:45. Finalerdiak jokatuko dituzte.

13:55. Finala jokatuko dute

14:15. SARI BANAKETA. Talde argazkiak aterako dituzte.

Ondoren, dutxa eta mahaiak prestatzea.

15:00. BAZKARIA  ETA DANTZALDIA

19:00. JAIALDIAREN BUKAERA.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!