Harri Jaia, Bedaion

tolosa 2012ko maiatzaren 23a

Harri Jaia ospatuko dute bihar bedaiotar guztiek. Ohitura zaharrak ez dituzte galtzen utzi nahi, eta hori dela eta, egun osoko festa izango dute. 11:00etan meza izango da, eta ondoren hamaiketako egingo dute, Abaetxe jatetxean.  Zeberio eta Mañukorta bertsolariez gain, trikitilariak ere izango dira. Bazkaria eta afaria ere egingo dituzte. Harri Jaiaren ostean,  asteburu kulturala izango dute.

Ogia egiten ikasteko ikastaro praktikoa antolatu dute, larunbaterako. 09:30etik 13:30era izango da, Artubi Elkartean. Hamar pertsonako taldea osatuko dute. Eskarmentu handiko irakasleak izango dira, eta partaide bakoitza bere ogiarekin ateratzea espero da. Interesatuek Artubi elkartean edo Abaetxe jatetxean izena ahalik eta azkarren ematea nahi dute antolatzaileek. Bigarren talde bat osatuko balitz, beste egun batean errepikatzeko aukera izango dela nabarmendu dute.

Bestalde, 17:00etan, ume eta gaztetxoentzako ipuin kontalaria izango da. Maite Frankok ordubete inguruko saioa burutuko du, Artubi elkartean. 19:00etan, Abaetxen, irakurketa saio bat izango da. Bertan, Ibon Otaegi Goiko eta Kandido Uranga esatariek, Jomes eta Mirari Irurzun musikariekin batera, Bernardo Atxaga idazlearen Lezio berri bat ostrukari buruz eskainiko dute. Ordubete inguru iraungo duen saio hau adin guztietako ikus entzuleei zuzendua dago.

Maiatzaren 27an, igandean, Karrikatik Eskoletxera doan bide zahar-berrituaren inaugurazio ekitaldia egingo da. 11:00etan Artubi elkartearen parean elkartuko dira, eta guztiak batera oinez jaitsiko dira Eskoletxera. Ondoren, berriz, herrira igoko dira. Abaetxen bukatuko dute ibilaldia.

 

Egitaraua

Maiatzak 24, osteguna

HARRI JAIA

11:00. Meza. Ondoren, hamaiketakoa Abaetxe jatetxean, Zeberio eta Mañukorta bertsolariekin, eta soinujoleekin.

Bazkaria.  Abaetxe jatetxean.

Afaria.  Artubi elkartean.

Maiatzak 26, larunbata

09:30-13:30. Ogia egiten ikasteko ikastaro praktikoa egingo dute.

17:00. Ume eta gaztetxoentzako Maite Franco ipuin kontalaria izango da, Artubin.

19:00. Lezio berri bat ostrukari buruz irakurketa saioa izango da, Abaetxen. Goiko eta Kandido Uranga esatariak, Jomes eta mirari Irurzun musikariekin. Ordubeteko saioa egingo dute.

Maiatzak 27, igandea

11:00. Karrikatik eskoletxera doan bidearen zahar berritzearen inaugurazioa egingo dute. Artubitik abiatuta egingo dute ibilbidea, Abaetxen bukatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!