Samaniego Orixe nagusi

Ataria 2012ko maiatzaren 22a

Samaniego Orixeko senior mutilek play-offetako finalerdietan IDK taldea kanporatu zuten penaltietan. Finala iragan larunbatean jokatu zuten, Laskorain taldearen aurka.  Igoera postua ziur zuten bi taldeek, hala eta guztiz ere, lehia gogorra izan zen. Azkenean, Samaniego Orixekoak gailendu ziren, 2-1eko emaitza estuarekin eta beraz, hirugarren mailako txapeldun bilakatu ziren. Denboraldiari amaiera modu paregabean eman diote, beraz. hitza

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!