Mendikuteko gaztelua ezagutuz, Antxon Bandresi omenaldia

Ataria 2012ko maiatzaren 19a

Nafar Estatua Gogoan ekimenaren barruan, Juantxo Agirre Mauleonek Mendikuteko gazteluari buruzko hitzaldia eman du Urkizuko Alur Txiki elkartean. Ondoren, Antxon Bandresen oroimenez elkartean bertan jarri duten panela aurkeztu du Agirre Mauleonek. Bere esanetan, Bandresek maite zituen alorrak bildu dituzte: "Alde batetik, hizkuntza, bestetik, historia, natura ere bai eta egitasmoak auzolanean egitea". Hori egin eta gero, Mendikuteko gaztelua bisitatzera joan dira. Bihar, igandea, Amaiurko gaztelua bisitatzera joango dira. Nafar Estatua Gogoan egitasmoaren barruan antolatu duten beste ekitaldietako bat da biharko irteera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!