Leunda eta Regillaga hirugarren Debako triatloian

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko maiatzaren 16a

Pasa den igandean, maiatzak 13, Euskal Herriko triatloi zirkuituko bigarren proba puntuagarria jokatu zuten Deban, eta Itsaso Leundak eta Aitor Regillagak hirugarren postua lortu zuten.

Triatloian bete beharreko distantziak honakoak izan ziren: 900 metro igerian, 30 kilometro bizikletan eta 5 kilometro.

Irteera lerroan, emakumezkoak izan ziren ateratzen lehenak, eta bederatzigarren postuan irten zen Leunda uretatik. Bizikletari zegokion zatian, berriz, hirugarren postura arte aurreratzea lortu zuen. Azken korrika saioan, hirugarren postua mantentzeaz gain, bere arerioekiko tarteak moztea lortu zuen Itsaso Leundak.

Ordu laurden geroago hasi ziren gizonezkoak probarekin. Aitor Regillaga bigarren taldean irten zen uretatik, eta ondorengo kilometroetan lehenengo taldera iristea lortu zuen. Modu honetara, lasterketa buruan zortzikote bat osatuz iritsi ziren azken trantsiziora. Bertan, Jon Unanue izan zen azkarrena; bigarren Muller sailkatu zen, eta hirugarren Regillaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!