Gaztetxoenek hasi dute Javier Urkolaren omenezko duatloia

tolosa 2012ko maiatzaren 12a

10 urtera bitarteko gaztetxoek eman diote hasiera Tolosako XI. Herri Duatloiari. Javier Urkolaren omenez antolatzen du Tolosaldeko Triatloi Taldeak lasterketa.

Gazteak 16:00etan irten dira Plaza Berritik, eta hortik Arostegieta kalea, Atadi kalea, eta Errementari kalea zeharkatuta Plaza Berrira itzuli dira. Ibilbide hau hiru aldiz egin dute; korrika lehenik, bizikletarekin gero, eta korrika amaitzeko.

Helduek ere izango dute proba egiteko aukera, baina hauek 17:00etan hasiko dira probarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!