Olatu Talka, Tolosan

tolosa 2012ko maiatzaren 12a

 

Donostia 2016 ekimeneko Olatu Talkaren barruan, gaur, Tolosan hainbat ekitaldi izan dira.

Box.A elkartekoek David Juarez arkitektoa gonbidatu dute eta 11:00etatik  aurrera, espazio publikoen berreskuratzearen inguruko hitzaldia eman du, kultur etxean. Ondoren, elkarteko kideek baratze mugikorrak egin dituzte, hau da, zabor edukiontziak moldatu eta baratze bihurtu dituzte.

Bestalde, ekimenak Zerkausian ere egin du talka; kontsumo taldeen ekoizleei eta Zerkausiko baserritarrei erositako produktuekin  bazkaria banatu baitiete herritarrei, bost euroren truke. Bakoitzak bere mahai tresna eta platerak eraman ditu. Bazkaria eta gero Gainditzen gorren elkarteko Julian Rodriguezek bakarrizketa eskaini die bazkaltiarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!