Gozogile suediarrak Tolosan izan dira

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko maiatzaren 11

150 suediar izan dira gaur goizean, Gorrotxategi gozogile museoan. Lanbidez gozogileak dira eurak ere, eta Europako hamaika lekutan barrena dabiltza, beren lanbideari loturiko lekuak bisitatuz.

Gorrotxategi museoko gidariak azaldu duenez, munduan txokolateari eskainitako hainbat museo dauden arren, gozogileen lanbide eta tresneriari eskainitako museo bakarra da Gorrotxategi, eta jakinmin handia pizten du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!