Gernika eta Gaztelugatxe arteko ibilaldia antolatu du Alpino Uzturrek

tolosa 2012ko maiatzaren 10a

Tolosako Alpino Uzturre Elkarteak datorren iganderako, maiatzak 13, mendi irteera antolatu du. Txangoa Gernika - Gaztelugatxe izango da. Maiaga (403 metro), Sollube (686 metro), Garbola (487 metro) eta Burgoa (452 metro) mendiak igoko dituzte.

Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:30ean izango da. Iraupena 7 ordu ingurukoa izango dela aurreikusten dute. Bazkideek 11 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta ez bazkideek 13 euro. Izena emateko 943 65 27 89 telefono zenbakira deitu edo alpinouzturre@hotmail.com helbidera idatzi behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!