Gipuzkoako hondakin bilketa hizpide izango da

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko maiatzaren 8a

Gipuzkoako hondakinen bilketa sistema hizpide izango da bihar, 18:30ean, hondakinen kudeaketarako lan taldearen hirugarren saioan; pleno aretoan izango da saioa.

Gai honen inguruan, hiru hizlari izango dira: Begoña Rodriguez (Zarauzko Udaleko Ingurumen Teknikaria), Enrike Enparantza (Sasietako Mankomunitateko Teknikaria)  eta Olatz Urrutibeaskoa ( Hernaniko udaleko Ingurumen Teknikaria).

Aurreko saioko datuak www.tolosaingurumena.net helbidean daude eskuragarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!