Tolosako Lizardi elkarteak antolatu duen Nafar Estatua Gogoan egitaraua atzo iluntzean hasi zen, Jose Mari Esparzaren Nazio baterako mapak hitzaldiarekin. Esparzak pasa den abenduan argitaratu zuen izen bereko liburuan (Mapas para una nación) oinarritu zuen hitzaldia, eta Aranburu jauregian ikusgai izango da gai berari loturiko erakusketa ere.