Abidura bizian, martxan da 6. Gipuzkoa Encounter jaia

tolosa 2012ko apirilaren 28a

None
None
None
None
None
None

12:00etan eman diote hasiera ofiziala 6. Gipuzkoa Encounter festari. Abiadura bizian, bertaratutako guztiek txalo zaparrada batez egin diote ongi etorria seigarren urtez Tolosan antolatzen duten Enconterrari. Hurrengo hiru egunetan, parte hartzaileek, segundoko gigabyte bateko abiaduran nabigatu ahal izango dute sarean. Ibai Iriarte Tolosako alkateaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako edota Euskaleteleko ordezkariak izan dira. Hasiera ekitaldia Elene Arandiak aurkeztu du, eta Udaberri dantza taldeko dantzariek ere dantzatu taula gainean.

Parekidetasuna nabarmendu nahi izan dute, eta "elkar ezagutuz eta elkarbanatuz, ondo pasatzeko eta disfrutatzeko" deia egin diete bi egunez bertan egongo direnei. Euskal Herritik etorritakoez aparte, Espainiar Estatuko leku ezberdinetatik etorri dira Tolosara.

Usabal Kiroldegiaz gain, Tolosa herria ezagutzeko deia ere egin diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!