Santa Maria musika kaperak omenaldia egin berri die aurreko hiru zuzendariei, Migel Zeberio, Luis Mari Gartzia, eta Ander Letamendia; eta organista ohiari, Pepe Arzellus. Joxe Mari Villanueva egungo lehendakariak azaldu duenez, «orain 30 urte inguru, musika kapera galtzeko zorian izan zen, eta, besteak beste, omendutako hiru zuzendari ohiei eta organista ohiari esker lortu zen erakundeari eustea». Igandean izan zen omenaldia. Lehenbizi Santa Maria parrokiko mezan abestu zuen musika kaperak. Ondoren, Fronton jatetxean egin zuten ekitaldia. Argazkian, Zeberio, Arzellus, Luis Orduña egungo zuzendaria, Gartzia eta Letamendia.