Javi P3z (Javier Vicente), Alberto Bosch eta Oriol Flores Bonbereneako oholtzan izango dira gaur, 22:30ean, Triz3ps taldeko proiektuarekin irailean argitaratu zuten diska aurkezten. 8 euro ordaindu beharko da sarrera.
Hiru musikariek ibilbide oparoa izan dute mundu honetan, hainbat taldetako musikari izan baitira hirurak. Triz3ps-ekin, benetako doinu instrumentalen alde egin dute, elektronikaren kutsurik gabe. Makinen menpe dauden kontzertuetatik alde eginez, inprobisazioarekin jokatzen dute eszenatokian.
Proiektua Donostiako Victoria Eugenian aurkeztu zuten lehenengoz, eta arrakasta nabarmena izan zuten.