Hirukideko ikasleek ‘Hiru gabe bi’ eskainiko dute Leidor aretoan

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko apirilaren 20a

Supermerkatu bateko hiru langile protagonista izango dira, Hirukide ikastetxeko hainbat ikaslek gaur eskainiko duten Hiru gabe bi antzezlanean. Leidor aretoan izango da, 18:00etan. Doan ikusi ahal izango da lana.

Hirukideko Batxilergoko 2. mailako zazpi ikaslek antzerki talde bat osatu zuten ikasturte hasieran, eta bi irakasleren gidaritzapean euskarazko antzezlan bat prestatzen aritu dira iorain arte. Antzezlanean, supermerkatu bateko kutxan lan egiten duten hiru emakume izango dira pertsonaia nagusiak, eta antzezlana umoretik joango da, komediaren generoa landuz.

Sarrera doan eskainiko dute Eroskiren laguntzaz, eta Hirukide Antzerki Taldeak tolosar guztiak gonbidatu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!