‘Suite Frantsesa’ eleberria izango da aztergai Galtzaundi Irakurle Taldean

Itzea Urkizu Arsuaga 2012ko apirilaren 19a

Hilabete honetako Galtzaundi Irakurle Taldeak gaur izango du hitzordua, eta Irène Némirovskyren Suite Frantsesa eleberria izango dute hizpide.

2011. urte amaieran argitaratu zuen Alberdania argitaletxeak, eleberri entzutetsuaren euskarazko bertsioa; Mikel Garmendia Ugarte eta Jose Antonio Sarasola Arregi dira itzultzaileak.

Nobela ezohiko egoeretan idatzia izan zen, eta XX. mendean Europa bizi izan zen tragedia islatzen du, oso nabaria den kutsu autobiografikoarekin. Idazle ukraniarrak alemaniarrak Parisen sartzen direneko uneekin hasten du liburua, eta zenbaitek «okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena» dela diote.

Galtzaundi Irakurle Taldeko kideak 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!