Larunbat honetan, apirilaren 21ean, Iruñeko Gus Marionetas taldearen ikuskizuna izango da Topic zentroko aretoan: Liburuzaina estu eta larri. Pindelbum andereñoa izango da protagonista txotxongilo emanaldi honetan, eta zenbait egun igaro beharko ditu hainbat alprojekin. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta sarrerak interneten nahiz Topic-eko leihatilan eskuratu ahal izango dira.