Harizpe jubilatu elkarteak, Saloura (Tarragona, Katalunia) irteera antolatu du datorren maiatzaren 29tik ekainaren 12ra bitarte.
Maiatzaren 29an 07:00etan irtengo dira San Frantzisko elizaren paretik, eta hiru izar dituen Osasis park hotelean hartuko dute ostatu. Bazkideek 488 euro ordainduko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 482 euro. Izen-ematea zabalik da jada, maiatzaren 21a bitarte, eta 100 euro aurreratu beharko dira unean bertan. Aipatzekoa da, gainera, bakarkako logela nahi duenak 143 euro gehiago ordaindu beharko duela.
Bestalde, Harizpek maiatzaren 7tik 12ra Cuencara joateko antolatu duen irteeran izena emateko azken eguna maiatzaren 3a izango da, lekuak lehenago amaitzen ez badira behintzat.