Glaukoma Sound System taldearen diska maiatzaren 18an izango da kalean

tolosa 2012ko apirilaren 13a

http://www.youtube.com/watch?v=mbeQZ12_gM0

Glaukoma Sound System taldeak bi urte inguru daramatza oholtzaz oholtza reggae doinuak eskainiz. Datorren maiatzaren 18an, taldearen izen bera duen lehen diska argitaratuko dute Bonberenea Ekintzak zigilupean. Zazpi abesti izango ditu lanak, eta KD nahiz LP formatuetan izango da eskuragarri.

Pasa den udan, beste hiru talde tolosarrekin batera grabatu zuten Sputnik 11 bilduma, eta martxoaz geroztik, Bonberenean grabatu eta nahastu dute maiatzean argitaratuko dutena, Karlos Osinagarekin. Lanaren aurkezpena kontzertu baten bidez egingo dute, 22:30ean hasita Bonberenean; Stepi Selektah taldera ere Bonberenean izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!