Udaberri Gaztea Topagunean izenburupean, hainbat ekimen antolatu dituzte Gazte Topagunean. Atzo wii-arekin eta play station-arekin jolastu zuten (argazkian). Gaur sukaldaritza tailerra izango dute, bihar kirola kalean ekimena eta etzi salsa tailerra. Larunbatean eta igandean ere Topagunea 17:00etatik 20:00etara dago zabalik.