Dantzari txikien eguna

tolosa 2012ko martxoaren 31

Udaberri dantza taldeak Dantzari Txiki Eguna antolatu du gaurko. 11:30ak aldera hasi dira umeen kalejirak, eta Tolosako hainbat tokitan aritu dira dantzan. Guztira Euskal Herri osoko 350 bat haur bildu dira, horietako 100 bat herrikoak bertakoak.

Jaia, dena den, ez da amaitu. Arratsaldean dantza talde bakoitzak 10 minutuko emanaldia eskainiko baitu plaza Berrian. Iluntzean helduen txanda izango da. 19:45ean plaza Zaharrean bilduko dira, eta triki-txaranga-poteoa egingo dute. Plazaz plaza joango dira dantza saioak eskaintzen, eta 21:30ak aldera afalduko dute Zerkausian. Ondoren, erromeria izango da Emepebost taldearen eskutik, Zerkausian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!