Autodefentsa, emakumeen burujabetza indartzeko

tolosa 2012ko martxoaren 31

Bilgune Feministak antolatuta autodefentsa feminista ikastaroa egin dute gaur goizean, Tolosako kultur etxean. Emakume ugari bildu dira bertan, eta helburua emakumeei beren burujabetza indartzen laguntzea izan da. Izan ere, eraso bat saihestu eta honi aurre egiteko baliabideak izan behar dira, eta horiek ematen saiatu dira Bilgune Feministako bi kide.

Ikastaroa, hala ere, ez da defentsa teknika soiletan oinarritu, emakumeenganako bortizkeriaren oinarriak eta zergatiak aztertu dituzte, ohiko ahultasun rola suntsitzen laguntzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!