Martxoaren 21ean izan zen Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna, baina Tolosako txotxongiloen etxean, Topic zentroan, atzo ere ospakizun ekitaldiak egin zituzten. Haurrak bi taldetan banatu zituzten; helduenak Paula Alfieri irakaslearekin bildu ziren hainbat teknika ikasteko, eta txikienak eskulanak egiten aritu ziren. Alfierik ikasleak txotxongilo bihurtu zituen: oihalei bizia ematen ikasi zuten; binaka jarri eta haurretako batek txotxongilo lana egiten zuen bitartean, bestea titiritero bihurtu zen... "Txotxongiloen mundua gerturatu nahi diegu, eta edozein pertsonak, irudimen pixka batekin, istorio ederrak gorpuztu ahal dituela erakutsi", azaldu zuen irakasleak.