Grebak erabateko eragina izan du Tolosako komertzio eta tabernetan

Ataria 2012ko martxoaren 29a

Hutsik daude Tolosako kaleak. Komertzio eta taberna guztiek bat egin dute, Raxoiren gobernuak onartu berri duen lan erreformaren aurkako greba orokorrarekin, eta geldirik da herria. Sindikatuek jakinarazi dutenaren arabera, "erabatekoa" izaten ari da greba eskualdean, eta piketeek ez dute hika-mika handiegirik izan; Alegiako bi kooperatibetan sartzen saiatu dira goizean, eta Ertzaintza etorri da segituan.

 

Arratsaldean, manifestazioa Trianguloa plazatik irtengo da, 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!