Mendi irteera, 7 eta 12 urte bitartekoentzat

tolosa 2012ko martxoaren 28a

Alpino Uzturrek apirilaren 1erako 7 eta 12 urte bitartekoentzat mendi irteera antolatu du. Txangoa Opakua mendatean hasi eta Andoinen bukatuko da. Iraupena 4 ordukoa da, eta luzera ia 13 kilometrokoa. Informazio gehiagorako eta izena emateko: alpinouzturre@hotmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!