Berdinketarekin amaitu zuen partida Laskorain areto futbol taldeak Kirol Sport taldearen aurka. Launa amaitu zen asteburuan Usabal kiroldegian jokaturiko norgehiagoka. Etxekoak atzetik hasi ziren, nafarrek bi gol egin baitzituzten lehen bost minututan. Laskorainek berdindu egin zuen markagailua, baina aurkariak aurreratu ziren beste behin, eta tolosarrek berdintzea lortu zuten.